XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horixe da hain zuzen nire bizitzaren zorigaitzik handiena!".

Atsoak bere kondaketari amaiera eman zionean, erregearen alabak, bihotza taupaka, haren lagunaren gainean itzegotzen zuen akerra bere kuttuna zelako zalantzik ez zuen eduki, eta gazterik ederrena zela, eta hunkipenagatik hilko zela uste zuen.

Eta azkenean hitz egin ahal izan zuenean, atsoari esan zion: O ene ama! Allah Urrikalgarriak honaino gidatu zaitu nire bitartekotzaz zure zahartasuna zoriontsua izan dadin.

Zeren aurrerakoan ama bezala izango baitzara niretzat, eta nire eskuak daukan guztia zure eskuan egongo da.

Baina Allahen irabaziak zerbaitetan preziatzen badituzu, arren, altxa zaitez oraintxe bertan eta zahagiez zamaturiko mandoa sartzen ikusi duzun alderdira gida nazazu.

Eta nirekin etortzea ez dizut eskatzen, baizik eta soilki alderdia dagoen tokira!.

Eta atsoak obedientziaz erantzun zuen.

Eta hammameko terrazaren gainean hilargia altxatu zenean, biak atera eta ibaiaren ertzera abiatu ziren.

Eta berehala mandoa ikusi zuten, atsoak aipatutako norabiderantz zihoana, bere bi zahagi bete ur garraiatuz.

Eta urrutik jarraitu eta ikusi zuten mendixkaren oinean kaskoaz lurra jotzen eta haren aurrean irekitako lurpekoan zehar barruratzen.

Eta erregearen alabak atsoari esan zion Itxaron nazazu hemen.

Baina atsoak bakarrik sartzen ez zuen hura utzi nahi izan, eta jarraitu zion, bere hunkipena gutxigorabehera.

Eta lurpekoan sartu eta sukalderaino heldu ziren.

Eta labetxoetan ordenean lerroturiko marmita eder gorri guztiei harmoniaz kantatzen zutenak zerizkien kalitatezko lurrinek bihotza alaitu, sudur-mizpira biztu eta zigorturiko arimen kexkak desagerrerazten zituzten.